Motorra
Alemaniako S.N.
Dani Pedrosak Jorge Lorenzoren aurretik irabazi du
Erredakzioa
Casey Stoner australiarrak erorikoa izan du azkenengo itzulian, eta Pedrosak denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du. Jorge Lorenzok sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du.
-
Pedrosa. Argazkia: EFE
Dani Pedrosa espainiarrak irabazi du Alemaniako Sari Nagusia Jorge Lorenzo eta Andrea Dovizioso gaindituta. Casey Stonerrek erorikoa izan du azkenengo itzulian, eta Lorenzok sailkapen nagusiko aldea handitu egin du. Dani Pedrosa Casey Stoner taldekidearen aurretik sailkapen nagusiko bigarren postuan jarri da.
MotoGP:
.1. Dani Pedrosa (ESP/Honda RC 213 V) 41:28.396
.2. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha YZR M 1) + 14.996
.3. Andrea Dovizioso (ITA/Yamaha YZR M 1) + 20.669
.4. Ben Spies (USA/Yamaha YZR M 1) + 20.740
.5. Stefan Bradl (GER/Honda RC 213 V) + 27.893
.6. Valentino Rossi (ITA/Ducati Desmosedici) + 28.050
.7. Alvaro Bautista (ESP/Honda RC 213 V) + 28.246
.8. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha YZR M 1) + 28.447
.9. Hector Barbera (ESP/Ducati Desmosedici) + 29.053
10. Nicky Hayden (USA/Ducati Desmosedici) + 29.226
11. Randy de Puniet (FRA/ART) + 53.176
12. Colin Edwards (USA/Suter BMW) + 58.204
13. Aleix Espargaro (ESP/ART) + 1:04.654
14. Yonny Hernandez (COL/BQR) + 1:13.543
15. James Ellison (GBR/ART) + 1:30.318
Marc Marquez (Suter) espainiarrak Moto2 mailako bigarren garaipena jarraina lortu du. Marquezek Alemaniako Sari Nagusia aise irabazi du Mika Kallioren eta Alex De Angelisen aurretik. Sachsenringeko zirkuituan lortutako puntuekin, 43 puntuko aldea du Marc Marquezek sailkapen nagusiko lidergoan.
-- Moto2:
.1. Marc Marquez (ESP/Suter) 41:32.467
.2. Mika Kallio (FIN/Kalex) + 2.093
.3. Alex de Angelis (RSM/FTR) + 2.567
.4. Pol Espargaro (ESP/Kalex) + 5.990
.5. Thomas Luthi (SUI/Suter) + 6.139
.6. Simone Corsi (ITA/FTR) + 11.051
.7. Bradley Smith (GBR/Tech 3) + 11.409
.8. Xavier Simeon (BEL/Tech 3) + 14.808
.9. Claudio Corti (ITA/Kalex) + 20.769
10. Dominique Aegerter (SUI/Suter) + 25.141
11. Johann Zarco (FRA/Motobi) + 27.467
12. Esteve Rabat (ESP/Kalex) + 27.475
13. Ricard Cardus (ESP/AJR) + 28.590
14. Nicolas Terol (ESP/Suter) + 28.713
15. Julian Simón (ESP/Suter) + 32.787
Moto3 mailan Sandro Cortese alemaniarrak garaipena eskuratu du Sachsenringeko zirkuituan. Cortesek Alexis Masbou eta Luis Salom gainditu ditu. Efren Vazquez bilbotarra bosgarrena izan da.
-- Moto3:
.1. Sandro Cortese (GER/KTM) 45:36.868
.2. Alexis Masbou (FRA/Honda) + 0.635
.3. Luis Salom (ESP/Kalex KTM) + 3.998
.4. Jack Miller (AUS/Honda) + 4.051
.5. Efren Vazquez (ESP/FTR Honda) + 12.119
.6. Zulfahmi Khairuddin (MAL/KTM) + 25.174
.7. Hector Faubel (ESP/Kalex KTM) + 25.499
.8. Luca Gruenwald (GER/Honda) + 26.087
.9. Arthur Sissis (AUS/KTM) + 29.675
10. Jakub Kornfeil (RCH/FTR Honda) + 29.891
11. Toni Finsterbusch (GER/Honda) + 33.178
12. Niccolo Antonelli (ITA/FTR Honda) + 42.858
13. Alan Techer (FRA/TSR Honda) + 1:02.653
14. Niklas Ajo (FIN/KTM) + 1:10.253
15. Simone Grotzkyj (ITA/Suter Honda) + 1:10.447