Itxi

Motorra

Moto GP

Lorenzo: 'Titulu hau guztietatik zailena izan dela uste dut'

Erredakzioa

Mallorcako gidaria Moto GP mailan bi titulu lortu dituen aurreneko espainiarra da, Dani Pedrosari lehia irabazi ostean. Aurkariak 'oso gertu' izan dituela azpimarratu du Lorenzok.

  • Jorge Lorenzo. Argazkia: EFE

    Jorge Lorenzo. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok "titulu hau guztietatik zailena" izan dela onartu du, denboraldi hasieran lortutako abantaila handiaren ostean, "aurkariak oso gertu" izan baititu azken unera arte.

Moto GPko titulua hau Dani Pedrosarekin borroka handia izan ostean lortu du Mallorcako gidariak. Honda taldeko gidariarekin "harremanak denborarekin onera" egin duela ere azpimarratu du. Iraganean Pedrosarekin harremanak oso txarrak zirela ere onartu du: "Istilu gehiago geneuzkan, eta orain guztia normalagoa da".

"Munduko Txapelketa edonork irabazi zezakeen. Azkenean erregularrak izan gara, baina Danik akatsa egin zuen Phillip Islandeko zirkuituan. Ni erregularragoa izan naiz eta horregatik irabazi du", azaldu du Jorge Lorenzok.

Mallorcako gidariak Munduko lau Txapelketa eskuratu ditu (250ekoan bi eta Moto GPn beste bi): "Etorkizunari begira, Yamaharekin bi urterako akordioa daukat, eta ondoren jarraitze edo ez erabakiko dut. Hala ere, urte gehiago motoekin jarraitzea gustatuko litzaidake", onartu du Lorenzok.