Itxi

Olinpiar Jokoak

Piraguismoa (Slalom)

Ander Elosegi zortzigarren izan da eta diploma olinpikoa lortu du

Erredakzioa

Euskal kirolaria piraguismoko slalom probako finalean izan da, eta 8. postuan bukatu du. Jarraian lortzen duen hirugarren diploma olinpikoa da Rio 2016koa.

  • Ander Elosegi. Argazkia. EFE

    Ander Elosegi, Rioko Olinpiar Jokoetan. Argazkia. EFE

Ander Elosegik ezin izan du 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetako podiumera igo piraguismoko slalom proban. Euskal kirolaria finalean lehiatu da, eta zortigarren postuan bukatu du diploma olinpikoa eskuratuta.

Elosegi laugarren izan zen 2008ko Pekineko Jokoetan eta 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan. Finalerdietan bigarren denbora onena eginda sailkatu da finalera, baina jaitsiera erabakigarrian ez da onenen mailan egon. Bi penalizazio izan ditu, eta zortzigarren postuan bukatu du proba.