Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Frontoia 2020
Pilota kirol olinpiko izatea nahi du Frontoia 2020 ekimenak
Erredakzioa
Helburua lortzeko, aldaketa nabarmenak egin beharko dituzte pilotan, instalazio, material eta egutegi mailan.
-
Frontoia 2020 ekimenaren aurkezpena. Argazkia: CSD.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak 2020an pilota kirol olinpiko izateko ekimena aurkeztu zuen, ostegunean, Espainiako Kirol Batzorde Nagusiaren egoitza nagusian. Frontoia 2020k munduan zehar hedatu nahi du pilota, olinpiko bilakatzeko beharrezko iritzi baitiote urrats horri.
Olinpiko izateko, kirolak estandarizazio fase bat igaro behar du, instalazioetan, materialetan eta egutegian. Halaber, emakumeen parte hartzea handitu beharko da. Gainera, olinpiko izenda dezaten, 70 estatutan egon behar da kirola; pilota 29tan jokatzen da egun.
Frontoia 2020 ekimenaren aurkezpenean, Nazioarteko Federazioak omenaldia egin zien Isabel Rodriguez, Elena Hernandez eta Juani Heras emakume pilotari aitzindariei. Gainera, Ruben Beloki aurkezpenean egon zen: Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, pilota erakusketa-kirol izan zenean.