Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Berdintasuna
Saudi Arabiak bi emakume eramango ditu lehenengo aldiz Jokoetara
Erredakzioa
Human Rights Watch erakundeak salatu duenez, herrialde arabiarrak betoa jarri zien emakumeei, olinpiadetan lehiatzeko.
-
Emakume saudiarabiarrak, kirola egiten. Argazkia: EFE.
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Saudi Arabiak bi emakume eramango dituela baieztatu du, Olinpiar Jokoetan lehenengo aldiz. Woodjan Ali Seraj judoka eta Sarah Attar atleta herrialde arabiarraren lehenengo emakume olinpikoak izango dira.
Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak Saudi Arabiak emakume kirolariei jarritako betoa salatu zuen. Horrela, talde olinpiko guztiek ordezkari emakumeak izango dituzte, Qatar eta Bruneiko taldeetan emakumezkoak egongo direla baieztatuta. Urtarrilean, gainera, Qatarreko Batzorde Olinpikoak emakume bat, Bahiya Al-Hamad tiratzailea, taldeko banderaduna izango dela esan zuen.