Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Zuziaren ibilbidea
Zuzi olinpikoa Stonehengera heldu da
Erredakzioa
Michael Johnson AEBetako atleta ohiak Ingalaterrako monumentu megalitikora eraman du su olinpikoa.
Stonehenge monumentu megalitikora heldu zen zuzi olinpikoa, atzo egunsentian, Michael Johnson atleta ohi estatubatuarraren eskuetan. Zuziak Erresuma Batuan egin duen 55. egunean, Johnsonen historia olinpikoak (urrezko lau domina, hiru jokotan) eta Stonehenge harrespilaren historiaurreak bat egin zuten, Olinpiar Jokoetako sinboloaren bisitan.
Martxoaren 18an hasi zen Erresuma Batuan zeharreko ibilaldian, zuziak 13.000 kilometro egingo ditu, 8.000 errelebu-emaileren eskuetan, estadio olinpikora heldu eta, uztailaren 27an, Londresko Olinpiar Jokoak hasi arte.