Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Inaugurazio ekitaldia

Iker Martinez eta Xabi Fernandez, trending topic Twitterren

Erredakzioa

Espainiako banderadunak izateari uko egin ostean, 'Iker eta Xabi' sare sozialean gehien aipatutako hitzak izan dira.

  • Iker Martinez eta Xabi Fernandez. Argazkia: Iker Martinez.

    Iker Martinez eta Xabi Fernandez. Argazkia: Iker Martinez.

Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldian Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek Espainiako bandera eramateari eman dioten ezetzari buruz hitz egin dute Twitterreko erabiltzaileek. Kirolariek entrenatu behar dute eta Espainiako Batzorde Olinpikoaren gonbidapenari uko egin diote.

Iker eta Xabi’ eta ‘Pau Gasol’, banderaduna izateko beste hautagaia, trending topic (TT) izan dira. Erabiltzaile batzuk erabakia kritikatu dute, baina gehienek euskaldunak defendatu dituzte, entrenatzeko denborarik izango ez dutelako eta, gainera, soilik Rafa Nadalek ez dela Londresen lehiatuko esan ostean gonbidatu dituztelako. Erabiltzaile askok, aldiz, TTa Iker Casillas eta Xabi Alonsori buruz dela uste dute.

Twitterreko erabiltzaile batzuk Espainiako Batzorde Olinpikoaren tratu txarra komentatu dute; @Iñigo_gomez-ek, adibidez: "Orain haiek nahi ez dutela esan beharko lukete". @10MinsSinFutbol blogaren arabera, 60.000 euroko beka bati uko egin ziotela eta, inork ezin ditu euskaldunei ezer aurpegiratu. Beste batzuk Pau Gasol espainiarren banderaduna izango dela uste dute.

Sare sozialetan ohikoa denez, umorea gailendu da. @Toquero_theboss famatuak, Athleticeko futbolariaren parodiak, "‘Iker eta Xabi’ Real Madrilekoak direla uste dutenen aurpegia ikusi" nahiko lukeela esan du.