Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Londres 2012

Txina eta AEBak, lehia nagusia dominetan

Erredakzioa

Pekingo Olinpiar Jokoetan txinatarrak izan ziren jaun eta jabe, eta oraingoan azken Olinpiar Jokoetan erakutsitako mailari eustea izango dute helburu. Aurkari indartsuena, AEBak.

  • Gimnasia Londresen. Argazkia: EFE

    Gimnasia Londresen. Argazkia: EFE

Olinpiar Jokoak, munduko kirol ekitaldi handiena, hastear dira. Hirugarrenez Londresen jokatuko dira, eta hurrengo hamazazpi egunetan 10.000 atleta baino gehiagok podiumeran gorenera igotzea izango dute helburu.

Michael Phelps eta Usain Bolt bezalako kirolari handien probak izango dira une zirraragarrienetarikoak, baina lehia handiena dominetan egongo da. Azken Olinpiar Jokoetan, Pekinen, Txina nagusitu zen. Bertan, Errusiak eta AEBek azken 72 urteetan izandako erabateko nagusitasunari amaiera eman zion Txinak.

Urte horretan etxean jokatu zuten txinatarrek, baina gimnasian, mahai-tenisean, igeriketa-jauzietan eta halterofilian erakutsitako maila altua sekulakoa izan zen.

AEBak, bestalde, atletismoan eta igeriketan dira, batez ere, indartsu. Dominetan jaun eta jabe izatea da estatubatuarren helburu nagusia.


Olinpiar Jokoen egutegia