Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak

Inaugurazio ekitaldia

Olinpiar Jokoak inaugurazio ekitaldi ikusgarri batekin hasi dira

Erredakzioa

Ekitaldiak, hunkigarria eta dibertigarria, hogeita hamargarren Olinpiar Jokoei hasiera eman die.

03:03
Inaugurazio ekitaldi zirraragarria eta ikusgarria Londresen

Stratfordeko Estadio Olinpikoko inaugurazioak, Danny Boyle zinemagileak zuzenduta, Londresko Olinpiar Jokoei hasiera eman die. Ekitaldia Tamesis ibaitik Londreseko hiri olinpikora eraman du ikuslea.

Estadio Olinpikoa landazabala izan da, baina industrializazioarekin batera aldatzen joan da. Nekazarien gizartetik langileen mugimenduetara, ekitaldiak Erresuma Batuko historian zeharreko ibilbidea egin du, zeruan zintzilikatutako eraztun olinpiko ikusgarriekin bukatu arte.

Danny Boylek kultura britainiarraren alde arrakastatsuenak omendu ditu, adibidez, literatura, musika eta zinema. William Shakespearen testuak edota Queen eta Beatles taldeen abestiak progatonistak izan dira. Ekitaldia ikusgarria, hunkigarria eta dibertigarria izan da.

Kirolarien desfilea, Greziak irekita, arina eta laburra izan da. Britainiarrek olinpikoen ibilbidea itxi dute. Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidenteak talde guztietan emakumeren bat dagoen lehenengo Jokoak direla gogorarazi du. Gero, Erreginak Olinpiar Jokoak ofizialki inauguratu ditu.

Zuzi olinpikoaren azken erreleboak zazpi atleta gaztek egin dituzte. Delegazio bakoitzak su bana piztu du, eta horiek sugar erraldoi batean batu dira. Argi horrek gure garaiko hogeita hamargarren Olinpiar Jokoak argiztatuko ditu.