Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Igeriketa
Frantziak AEBei irabazi die estilo libreko 4x100 metroko proban
Erredakzioa
Frantziako igeriketa selekzioak Pekineko porrota mendekatu du.
-
Yannick Agnel frantziarra, errelebuetako proban. Argazkia: EFE.
Frantziako igeriketa selekzioak AEBkoa menderatu du estilo libreko 100 metroko lau errelebuko proban, orain dela lau urte jasandako porrota mendekatuz. Horrela, Frantziak urrezko domina irabazi du eta, AEBek, zilarrezkoa.
Oraingoan, Yannick Agnel frantziarra Ryan Lochter estatubaruarrari gailendu zaio azken 25 metroetan. Frantzia (3:09:93; Amaury Leveaux, Fabien Gilot, Clement Lefert y Yannick Agnel) AEBak baino azkarragoa izan da (3:10.38; Nathan Adrian, Michael Phelps, Cullen Jones eta Ryan Lochte).
Atzetik, Errusiak brontzezko domina irabazi du eta Australia laugarren geratu da.