Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Gizonezkoen eskubaloia

Espainiak Frantzia edo Suedia izango du aurkari, Kroaziak irabazita

Erredakzioa

Espainiako eskubaloi selekzioak Kroaziaren aurka galdu du (30-25) eta Frantzia-Suedia partidaren irabazlarearen kontra jokatuko du final-laurdenetan.

  • Albert Rocas, Kroaziaren aurka. Argazkia: EFE.

    Albert Rocas, Kroaziaren aurka. Argazkia: EFE.

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak Kroaziaren aurka galdu du Londresko Olinpiar Jokoen lehenengo faseko azken partida. Espainia B taldeko hirugarrena da, eta Frantzia-Suedia partidaren irabazlearen aurka lehiatuko da final-laurdenetan.

Espainiak irabazi behar zuen taldeko bigarrena izateko eta final-laurdenetan aurkari errezago batekin lehiatzeko, baina B taldeko liderrak, Kroaziak irabazio dio (30-25). Kroaziarrak ez dira partidara ondo atera, eta Espainiako selekzioa markagailuan aurreratu da lehenengo minutuetan, baina ezin izan du ezer egin Kroaziaren erreakzioaren aurka.

FITXA TEKNIKOA:

Espainia: Sterbik; Rocas (2, 1p), Maqueda (2), Guardiola (-), Morros (-), Cañellas (4) eta Ugalde (3) -hasierako taldea- Hombrados (ps), Gurbindo (1), Víctor Tomás (5, 4p), Raúl Entrerríos (5), Agirrezabalaga (2), Sarmiento (-) eta Aginagalde (1).

Kroazia: Alilovic; Horvat (2, 1p), Kopljar (2), Duvnjak (4), Lackovic (7), Nincevic (-) eta Vori (2) -hasierako taldea- Losert (ps), Balic (1), Gojun (-), Vukovic (2), Buntic (1), Strlek (2) eta Cupic (7, 4p).