Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Windsurf
Marina Alabauk Espainiaren aurreneko urrezko domina lortu du Londresen
Erredakzioa
Nabigatzaile sevilarrak Espainiaren aurreneko urrezko domina lortu du Weymoutheko uretan, Londresen. Alabauk RS:X bela modalitatean eskuratu du domina Olinpiar Jokoetan.
-
Marina Alabau. EFE
Marina Alabau nabigatzaile sevilarrak Espainiaren aurreneko urrezko domina lortu du Weymoutheko uretan, Londresen. Alabauk RS:X bela modalitatean eskuratu du domina Olinpiar Jokoetan.
Sevillako nabigatzailea nagusi izan da aurreko txandetan eta azken probara, 'Medal Race'era, abantaila handiarekin heldu da. Horrela, Alabauk ez du sufritu ezta huts egin ere. Jian Yin txinarra ordezkatuko du palmares olinpikoan.
Tuuli Petaja finlandiarrak zilarrezko domina lortu du azken txanda horretan. Zofia Noceti-Klepacka poloniarra hirugarren sailkatu eta brontzezko domina eskuratzeko aprobetxatu du; izan ere, Lee Korzits israeldarrak, txapeldun olinpikoak, kale egin du eta bigarren postutik seigarrenera jaitsi da.