Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Ukhov, urrea altuera jauzian
1.500 metroko lasterketan, Makhloufirentzat izan da urrezko domina
Erredakzioa
Aljeriarrak 3:34,08ko markarekin irabazi zuen proba. Altuera jauzian Ivan Ukhov errusiarra izan zen garaile 2,38 metroko jauziarekin.
-
Taoufik Makhloufi (Algeria) da 1.500 metroko lasterketako txapeldun olinpikoa. Argazkia: EFE
1.500 metroko lasterketako, altuera jauziko, eta disko jaurtiketako finalak jokatu dira astelehen honetan Londreseko Olinpiar Jokoetan.
Taoufik Makhloufik (Aljeria) irabazi du urrezko domina 1.500 metroko lasterketan 3:34,08ko marka eginda. Leonel Manzanorentzat (AEB) izan da zilarrezko domina, eta Abdalaati Iguiderrentzat (Maroko) brontzezkoa.
Altuera jauziko finalean Ivan Ukhov errusiarra nagusitu da 2,38 metroko jauziarekin. Eric Kynard (AEB) izan da bigarren, eta brontzezko domina hiru atletaren artean banatu da: Mutaz Essa Barshim (Qatar), Derek Drouin (Kanada), eta Robert Grabarz (Britainia Handia).
Bestalde, disko jaurtiketan, Robert Karting alemaniarrarentzat izan da urrezko domina 68,27 metroko jaurtiketa lortu baitu. Ehsan Hadadi (Iran) izan da bigarren, eta Gerd Kanter (Estonia) hirugarren.
Altuera jauzia:
.1. UKHOV, Ivan (RUS) 2,38
.2. KYNARD, Erik (USA) 2,33
.3. BARSHIM, Mutaz Essa (CAT) 2,29
. DROUIN, Derek (CAN) 2,29
. GRABARZ, Robert (GBR) 2,29
.6. NIETO, Jamie (USA) 2,29
.7. BONDARENKO, Bohdan (UKR) 2,29
.8. MASON, Michael (CAN) 2,29
.9. MILLER, Wanner (COL) 2,25
. PROTSENKO, Andriy (UKR) 2,25
. WILLIAMS, Jesse (USA) 2,25
12. SILNOV, Andrey (RUS) 2,25
13. IOANNOU, Kyriakos (CYP) 2,20
14. HANANY, Mickael (FRA) 2,20
Disko jaurtiketa:
.1. HARTING, Robert (GER) 68,27
.2. HADADI, Ehsan (IRI) 68,18
.3. KANTER, Gerd (EST) 68,03
.4. ALEKNA, Virgilijus (LTU) 67,38
.5. MALACHOWSKI, Piotr (POL) 67,19
.6. WIERIG, Martin (GER) 65,85
.7. CASAÑAS, Frank (ESP) 65,56
.8. GOWDA, Vikas (IRI) 64,79
.9. HARRADINE, Benn (AUS) 63,59
10. CADEE, Erik (NED) 62,78
11. FERNANDEZ, Jorge Y (CUB) 62,02
12. OKOYE, Lawrence (GBR) 61,03
1.500 metroko lasterketa:
.1. MAKHLOUFI, Taoufik (ALG) 3:34.08
.2. MANZANO, Leonel (USA) 3:34.79
.3. IGUIDER, Abdalaati (MAR) 3:35.13
.4. CENTROWITZ, Matthew (USA) 3:35.17
.5. INGEBRIGTSEN, Henrik (NOR) 3:35.43 NR
.6. GEBREMEDHIN, Mekonnen (ETH) 3:35.44
.7. KIPLAGAT, Silas (RSA) 3:36.19
.8. OZBILEN, Ilham Tanui (TUR) 3:36.72
.9. WILLIS, Nicholas (NZL) 3:36.94
10. ALI, Belal Mansoor (BAH) 3:37.98
11. CHEPSEBA, Nixon Kiplimo (KEN) 3:39.04
12. KIPROP, Asbel (KEN) 3:43.83