Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Borroka librea
Maider Undak brontzezko domina historikoa irabazi du
Erredakzioa
Euskal kirolariak borroka libreko lehenengo euskal domina irabazi du, Vasilisa Marzalyuk bielorrusarraren aurka.
Maider Unda euskal borrokalariak brontzezko domina irabazi du 72 kiloz azpiko borroka librean, Vasilisa Marzalyuk bielorrusiarraren aurka. Kirol honetako lehenengo euskal domina da.
Finalerdiak:
Finalerdietan, Undak ezin izan du Stanka Zlateva Hristova bulgariarra gainditu, 72 kiloz azpiko borroka librean, eta berraukeran lehiatuko da brontzezko dominarengatik, Vasilisa Marzalyuk bielorrusiarraren kontra.
Hristovak bi asaltotan irabazi dio Undari, eta Natalia Vorobieva errusiarraren kontra lehiatuko da finalean. Brontzea irabazteko berraukera bulgariarren kontra galdu dutenen artean lehiatuko da. Undak Marzalyu izango du aurkari. Euskal herritarra urdinez arituko da eta bielorrusiarra, gorriz.
Final-laurdenak:
Euskal borrokalariak Burmaa Orchibat mongoliarra 3-1 gainditu du final-laurdenetan, eta borrokako finalerdia jokatzeko txartela lortu du.
Final-zortzirenak:
Arabako borrokalariak Betancur aise gainditu du final-zortzirenetan. Aurreneko rounda 0-2 irabazi du Maider Undak, eta bigarrenean euskal borrokalariak 0-3koa lortu du. Final-laurdenetan Undaren aurkaria Burmaa Ochirbat mongoliarra izango da.