Itxi

kirolak

Dopina

Eusko Jaurlaritzak dopinezko hiru kasu antzeman ditu, uztailera arte

Erredakzioa

Virginia Berasategiren postiboaz gain, Bizkaiko Bira Masterrean eta Oñatiko Duatloian beste bi kasu detektatu dituzte.

  • Virginia Berasategi. Argazkia: EiTB

    Virginia Berasategi. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzak 2013ko aurreneko sei hilabetetan egin dituen dopinaren aurkako kontroletatik, hiru positibo antzeman dituzte.

Aurrenekoa Virgia Berasategik Bilboko triatloian emandako positiboa izan zen. Gainera, Bizkaiko Biran (txirrindularitza), eta Oñatiko Duatloian ere beste bi kasu detektatu dituzte.

Bi kasutan EPO hartzeagatik antzeman dituzte kirolariak, eta bestean prednisona/prednisolona hartzeagatik. Kontrolak %34,8 gehiago izan dira 2013an, 2012arekin alderatuta.