kirolak
Zuzenean
Mendizabal III-Ezkurdia eta Idoate-Jaunarena, gaur, ETB1en
A.A.
EiTB
4½ko txapelketako bi partidez gain, saskibaloiko Fuenlabrada-Bilbao Basket eta eskubaloiko Bera Bera-Larvik partidak.
-
Lau t´erdiko txapelketa
Lau t'erdiko txapelketako bi partida eskainiko ditu ETB1ek gaur, Eibarko Astelena pilotalekutik. Hasteko, Mendizabal III.a eta Ezkurdia izango dira aurrez aurre; ondoren, Idoate eta Jaunarena. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute berri zuzenean bertatik.
Zuzeneko beste bi emanaldi egingo dira goizean: 12etan, ETB1en, Fuenlabrada-Bilbao Basket saskibaloi neurketa eta 12:15ean, ETBKn, Bera Bera-Larvik eskubaloikoa. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute Endesa Ligako partidaren kontakizuna, eta Jon Ander Gorospek eta Jose Inazio Altubek emakumezkoen Txapeldunen Ligakoarena.
Hiru emanaldi hauek eitb.com-en ere ikusgai izango dira zuzenean.
Herri kirolak, futbola, automobilismoa, erremontea eta zesta punta
ETB1eko kirol eskaintza osatzeko, Euskadiko harri txikien txapelketaren nondik norakoak ekarriko dizkigu Koldo Aldalurrek Izeta lagun duela, 16:00etan, eta futbol jardunaldiaren azterketa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan, 19:30ean eta 20:45ean.
ETBKn ere tartea egingo diote herri kirolei, Euskadi eta Suitza arteko sega desafioaren laburpena eskaintzeko, 19:00etan, Koldo Aldalurren eskutik.
15:30ean, automobilismoa izango da ikusgai: Le Manseko sarian gertaturikoa bilduko du Iñaki Mikeok.
Azkenik, erremonte eta zesta punta emankizun bana egingo ditu 19:30etik aurrera Iñigo Aiestaranek: lehendabizi, promozio txapelketako finala, Etxabe II-Labaka / Otaegi-Olazar; ondoren, Urrezko Xisterako finala Beaskoetxea-Etcheto / Olha-Irastorza.