kirolak
Heriotza
Eusebio futbolari portugaldar handia zendu da, 71 urterekin
Erredakzioa
Bihotz eta arnas gelditze batek eragin du heriotza. Eusebiok Europako Kopa irabazi zuen, 1962an, eta Urrezko Baloia (1965ean) eta Munduko Kopako golegilerik onenarentzako saria ere eskuratu zituen.
-
Argazkia: EFE.
Eusebio da Silva Ferreira, Eusebio, futbolari portugaldar handia, zendu da. Igande honetan jazo da heriotza, bihotz eta arnas gelditze batek eraginda. Jokalari ohiak Europako Kopa irabazi zuen, Benficarekin 1962an, eta Urrezko Baloia (1965ean) eta Munduko Kopako golegilerik onenarentzako saria ere eskuratu zituen bere ibilbidean. 2012ko udatik, osasun arazoak zituen; izan ere, bere selekzioarekin Poloniako Eurokopan zegoela garun-isurketa bat jasan zuen.
"Pantera Beltza" izenarekin ezagututa, Eusebio 1942an jaio zen garai hartan Portugalen kolonia zen Mozambiken. Benfican eman zituen urte asko, eta han lortu zituen, besteak beste, 12 Liga eta 5 Kopa.