kirolak
Larunbatean
Tourreko azken aurreko etapa eta Getxoko Ikurrina, zuzenean
A.A.
EiTB
Bergerac eta Périgueux arteko erlojupeko proba, eta Eusko Tren eta San Miguel ligetako jardunaldi berri bat.
Gaur, Frantziako Tourreko emanaldia 14:40ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Aurtengo erlojuaren aurkako proba bakarra jokatuko dute txirrindulariek azken aurreko etapa honetan. Bergerac eta Périgueux arteko 54 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Bertan gertatzen denaren berri Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dute.
18:00etan, estropadak izango dira ikusgai: Eusko Tren eta San Miguel ligetako traineruek Getxoko Ikurrina jokatuko dute. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak zuzeneko kontakizuna egingo dute ETB1en eta eitb.eus-en.
Bestalde, 12:00etan, ETBKn, palako Herriarteko Txapelketako finalak eskainiko dira. Iñigo Aiestaranek eta Juan Carlos Oterok ekarriko dizkigute bezperan Donostian jokatutako jaialdiaren ingurukoak.