Eskubaloia
Eibarren
Asobal: Arratek, ezin Fraikin Granollersen kontra (26-29)
Erredakzioa
Partida parekatua heldu zen azken bost minutuetara (25-26) Redei jokalariari esker, eta azkenean bisitarien soseguak erabaki zuen neurketa.
Eibarrek porrota jaso zuen etxean Fraikin Granollersen aurka Asobal Ligako 22. jardunaldiko partidan (26-29). Aurkariaren sosegua falta izan zitzaion Eibarko taldeari eta epaileen jokabideak kalte egin zion.
Partida parekatua heldu zen azken bost minutuetara (25-26) Redei jokalariari esker, eta azkenean bisitarien lasaitasunak erabaki zuen neurketa.
Fitxa teknikoa:
26 - Arrate (11+15): Voncina (Moyua, ps.), Törö (3, 2 p.), Beljanski, Berrios (1), Redei (5), Tokic (1), Dalibor Cutura (7), Cid, Marc Garcia, Arroyo, Serrano (5), Petricevic (4) eta Obrvan.
29 - Fraikin Granollers (14+15): Ohlander (Manel Perez, ps.), Pujol (2), Ferrer, Garcia (2), Puig (6), Svitlica (6, 1 p.), Grundsten (4), Davor Cutura (7, 2 p,.), Apelgren, Raigal (1), Blanxart, Campos (1) eta Resina.
Markagailua bost minuturo: 2-1, 3-4, 5-4, 6-7, 8-12, 11-14 (atsedenaldia); 14-17, 17-19, 21-22, 23-24, 25-26 eta 26-29 (amaiera).