Eskubaloia
28-42 SV Bern Muriren aurka
Eskubaloia (Errekopa): San Antonio, finalerdietatik oso gertu
Erredakzioa
Hamalau goleko errenta izango dute nafarrek itzuliko neurketari aurre egiteko.
Reyno de Navarra San Antoniok sasoi onean dela berretsi du Errekopako final-laurdenetako joaneko partidan garaipen handia lortuz. Villaldearen gizonek 28-43ko markagailua eskuratu dute Suitzako BSV Bern Muriren aurka. Hamalau goleko errenta izango dute nafarrek itzuliko neurketari aurre egiteko.
Fitxa teknikoa:
BSV Bern Muri: Heiniger eta Ebinger; Leiser 4, Staudenmann 3, Vonlanthen 2, Baumgartner 2, Striffeler, Weiss 6, Räz 3, Schwander 2, Kaufmann 3 eta Cvetkovic 3
Reyno de Navarra San Antonio: Malik eta Ristanovic; Gedeon 3, Mindegia 3, Vargas, Dominikovic 2, Ruesga 8, Fernando 3, Eloy 4, Jurkiewicz 2, Alvarez 5, Nikolic 1, Nikcevic 7 eta Aguirrezabalaga 5.
Markagailua bost minututo: 1-1, 5-5, 8-8, 11,12, 12-16, 16-21 (atsedenaldia) 17-23, 19-26, 23-31, 26-36, 27-38 eta 28-42.