Eskubaloia
25. jardunaldia
Asobal Liga: San Antonio garaipenaren bidera itzuli da (30-24)
Erredakzioa
Octavio Pilotesek partida kaskarra jokatu zuen eta nafarrek garaipen erraza lortu zuten.
Reyno de Navarra garaipenaren bidera itzuli da Octavio Pilotes taldea mendean hartuta (30-24). Jarraian bi porrot jaso ditu Nafarroako taldeak, Valladolid eta Bartzelonaren aurka, baina oraingoan garaipena erraza lortu du. Aurkariak ez du zailtasun handirik jarri.
Fitxa teknikoa:
30 - Reyno de Navarra San Antonio (17+13): Ristanovic (Malik, ps), Vargas (1), Dominikovic (-), Jurkiewicz (3), Nikolic (3), Nikcevic (1), Alberto (7); Niko (-), Ruesga (4), Fernando (3), Eloy (6), Urdiales (-) eta Victor (2).
24 - Octavio Pilotes Posada (11+13): Diaz (Lamariano, ps), Infestas (1), Leitao (-), Masachs (4), Toth (1), Rivera (1), Rudovic (6), Crevatin (-), Alonso (-), Cacheda (-), Stefanovic (4), Fernandez (7, 5p) eta Kobin (-).
Markagailua bost minuturo: 2-2, 4-4, 9-7, 12-7, 15-9, 17-11 (atsedenaldia). 19-14, 22-17, 24-18, 28-21, 30-23 eta 30-24 (amaiera).