Munduko futbol txapelketapelketa
Munduko Kopa
Hegoafrika 2010: Espainiak azken proba izango du Poloniaren aurka
Erredakzioa
Vicente Del Bosquek zuzentzen duen taldeak Murtzian jokatuko du Munduko Koparen aurretik izango duen azken partida.
Espainiako selekzioak astearte honetan jokatuko du Poloniaren aurka Hegoafrika 2010eko Munduko Koparen aurretiko azken partida. Murtziako Nueva Condominan jokatuko da norgehiagoka.
Munduko Kopan jokatuko duen hamaikakoaren itxura izango du Del Bosquek Murtzian zelairatuko duenak. Hori bai, Sergio Ramosi atsedena ematea erabaki du. Zalantza aurrealdean du Del Bosque hautatzaileak. Fernando Torres lesionaturik iritsi zen deialdiko lehen egunean, baina orain ondo entrenatu du eta entrenatzaileak ez daki zenabt minutu eman madrildarrari.
Ustezko hamaikakoak:
Espainia: Iker Casillas; Arbeloa, Puyol, Pique, Capdevila; Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Silva; eta Villa.
Polonia: Fabianski; Grosicki, Wojtkowiak, Sadlock, Jodlowiec; Mierzejewski, Peszko, Dudka, Blaszczykowski; Lewandowski eta Nowak.
Epailea: Michailis Koukoulakis (GRE).
Zelaia: Nueva Condomina.
Ordua: 22.00etan.