Pilota
San Fermin Txapelketa
Pilota: Patxi Ruiz, nagusi Ceniceron
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Asier Olaizolari 22-11 irabazi dio eta saketik erabaki du partida.
Patxi Ruizek 22 eta 11 irabazi du Asier Olaizolaren aurka gaur Ceniceron jokatu duten Lau t''erdiko San Fermin txapelketako partida. Patxi Ruizen hurrengo aurkaria Oinatz Bengoetxea izango da. Partida hau datorren larunbatean Tolosan jokatuko da.
Patxi Ruizek saketik erabaki du partida. 12 tantu egin ditu Olaizola aukerarik gabe utziz. Jaialdiko aurreneko partidan Jorge Rico debutariak galdu egin du. Beginorekin 22 eta 17 galdu du Arretxe II.aren eta Otxandorenaren aurka.
Galarretan, gaur aro berriko aurreneko jaialdia. Pilotalekua bete egin da eta aurreneko partidan Zeberio eta Urrutiak 40 eta 39 irabazi dute Ezkurra eta Lizasoren aurka.