Beste kirolak
Espainiako txapelketa
Kirol eskalada: Patxi Usobiaga bigarren eta Irati Anda, laugarren
K.I.
Erredakzioa
Hauek izan ziren euskal ordezkarien artean postu onena lortu zuten A Coruñako Espainiako txapelketan.
Kirol eskaladako Espainiako txapelketa burutu zen asteburuan A Coruñan. Euskaldunik onenak Patxi Usobiaga bigarren eta Irati Anda laugarren izan ziren. Ramon Julian eta Helena Aleman izan ziren txapeldunak.
Gizonezkoetan, Patxi Usobiaga bigarren sailkatu zen Dani Morenorekin berdinduta. Gorka Karapeto zortzigarren postuan sailkatu zen. Emakumezkoetan, Iratí Andak laugarren amaitu zuen, eta Itziar Rodriguez zazpigarren izan zen.