Beste kirolak
Emaitza ona
Ur biziak: Chorraut, laugarren Ausburgen
K.I.
Erredakzioa
Munduko kopako hirugarren proban euskaldun onena izan zen.
Ur bizietako munduko kopako hirugarren proba burutu zen asteburuan Alemaniako Ausburgen. Euskaldunen artean onena Maialen Chorraut izan zen, laugarren postuan K-1ean.
Orain astebete Seu D’Urgellen burutu zen munduko kopako proban garaipena lortu zuen lasarte-oriatarrak, eta zazpi egunen buruan berriz emaitza ona lortu zuen.
Ausburgen, Irati Goikoetxea 22. postuan sailkatu zen. C-1ean Ander Elosegik 21. postuan bukatu zuen.