Itxi

kirolak

Erorketa baten ondorioz

Frantziako Tourra: Amets Txurrukak lasterketa utzi du

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko medikuek lepauztaia apurtu duela baieztatiu dute.

Euskaltel-Euskadiko taldeko txirrindulariak erorketa izan zuen bart, Frantziako Tourreko laugarren etapan eta ondorioz, agur esan dio lasterketari. Erori eta gero bizikleta hartu eta eguna bukatu zuen, baina arratsaldean berri txarra baieztatu zen: lepauztaia, apurtuta.

Iaz lan bikaina egin zuen Tourrean eta aurten ere bere jomugetako bat Tourrean etaparen bat irabaztea zen, baina zoritzarrez aurten ez da posible izango.