Beste kirolak
Gasteiztarra, sasoiko
Triatloia: Eneko Llanos, Rotherako bidean
K.I.
Erredakzioa
Proba honetan lortu behar du Hawaiko Ironmanen parte hartu ahal izateko txartela.
Eneko Llanosek urteko hitzordu nagusietakoa izango du datorren igandean Rotheko Ironmanean. Helburu nagusia Hawaiko Ironmana bada, han parte hartzeko Rothen sailkatze txartela lortu behar du. Gasteiztarra sasoiko dago eta onenekin borrokatzeko prest.
Hector Llanosek, berriz, uztailaren 28an Alpe D’Huezeko Ironmanean parte hartuko du. Etxean larunbatean Plentziako akuatloia jokatuko da eta igandean Barakaldoko triatloia.