Pilota
Casino Kursaal
Erremontea: San Miguelek eman du lehen kolpea
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Juaristi gainditu zuen 19-30eko emaitzarekin.
Julen San Miguelek B multzoko lehen partida irabazi zuen, Juaristi 19-30 menperatuz. Garaipena, eta alde polita, finalerako bidea argitu zaiola dirudi.
Zeberioren aurka sakea izan zen bere armarik nagusiena. Juaristiren aurka ez, pelotan gehiago egin behar izan zuen, eta horretan ere ederki moldatu zen. Juaristi 12-9 aurreratu zen markagailuan, baina hor bukatu ziren zarauztarraren pozak. Hortik aurrera dena izan zen San Miguelen aldeko.
Hauxe izan zen markagailuaren garapena: 0-1, 1-1, 1-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-7, 6-7, 6-8, 10-8, 10-9, 12-9, 12-15, 13-15, 13-21, 15-21, 15-22, 16-22, 16-24, 17-24, 17-27, 18-27, 18-28, 19-28 eta 19-30. Partidaren iraupena 48 minutukoa izan zen, 181 pelotakadarekin. San Miguelek sei tanto egin zituen sakez, Juaristik bi.