Eskubaloia
Ostiralean hasiko da Liga
ASOBAL: San Antonio eta Arrate, krisi-garaietan kementsu
Erredakzioa
Bi taldeek euskal eskubaloiaren ordezkariak izango dira aurten ere eskubaloiaren mailarik gorenean, euren egoera ekonomikoa onena ez bada ere.
Amaya Sport San Antoniok eta Arratek ordezkatuko dute euskal eskubaloia, beste behin ere, ASOBAL ligan.
Amaya Sport San Antoniok zein bide hartuko duen inork gutxi jakin dezake. Aldaketa asko izan ditu aurtengo udan talde nafarrak. Babesle berria -Amaya Sport-, entrenatzaile berria -Apezetxea- eta aurpegi berri asko -sei jokalari berri dituzte-.
Mailari eustea izango da Arrateren helburua. Gipuzkoarrek zortzigarren denboraldia jokatuko dute Espainiako eskubaloiaren mailarik gorenean, eta sasoiari taldea berrituta ekinho diote, jokalari berri asko baitituzte, krisiak eraginda.
Ciudad Realen eta Bartzelonaren arteko lehiak baldintzatuko du Liga
Renovalia Ciudad Reales eta Borges Bartzelona izango dira tituluaren leían arituko diren bi taldeak. Krisiak ia aukerarik gabe utzi ditu gainerako talde guztiak, eta bakarrik Talant Dujshebaev eta Xavi Pascualenak dituzte Liga irabazteko benetako aukerak.
San Antonio, Portlanden babesean, tituluaren lehian izan zen orain dela urte batzuk, baina krisiak areagotu egin ditu bi talde handien eta gainerakoen arteko tartea.