kirolak
Kiroljokoa
22.000 euroko saria euro bakarreko apustuagatik
Erredakzioa
Kiroljokoak 22.000 euroko saria eman du Getxon euro bateko apustuagatik.
Kiroljokoa apustu-etxeak “Gol x 4” porraren 22.000 euroak eman dizkio joan zen asteburuko Lehenengo Mailako 4 partiduren emaitza zehatza asmatu dituen boletu bakarrari. Apustua bi lagunek egin zuten Getxoko S. D. Arenas tabernan, euro bat jokatuta, hau da, irabazlea suertatu zen konbinazio bakarra eginda:
Real Sociedad – Valencia 1:2; Levante - Athletic 1:2;Espanyol - F.C. Barcelona 1:M (+ de 4 goles);Deportivo - Sporting: 1:1
Kiroljokoak atzo eman zien saria irabazleei: “Ez genuen asko pentsatu porraren 4 partiduen emaitza zehatzak erabakitzeko”, komentatu dute Jose Manuel eta Pedrok irribarrez, “euro bategatik konbinazio bakarra egin genuen eta zorte ikaragarria izan dugu”. Arenas de Getxo tabernako Patxi kamareroa ere oso pozik zegoen: “Sorpresa handia izan da eta poztasun itzela, hau bezalako saria beti da ongietorria eta gainera Gabonetako egun hauetan ilusio osoz hartu dugu”, komentatu du. “Kiroljokoaren makina orain dela urtebete daukagu hemen gutxi gora behera, eta jendea Athleticen partiduekin eta pelotarekin animatzen da apustu egitera batez ere” esan du Patxik, bere bezeroen artean Kiroljokoa apustuek duten harrera onari buruz.
Kiroljokoa 2008ko abuztuan hasi zen Euskadin apustuak eskaintzen, bere Apustu-etxe eta tabernetako makinen bitartez. Azken sari honen aurreko errekorra duela hilabete batzuk eman zen, irailean hain zuzen ere, Azkoitiako Zurt tabernan apustulari batek 16.699 euro irabazi zituenean, 2 euro jokatuta, 9 partiduren 1X2a asmatzeagatik.