Eskubaloia
Eskubaloia
Suedia 2011: Hiru euskal jokalari Munduko txapelketan
A.B.
Erredakzioa
Iker Romero, Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindo izango dira hiru euskal ordezkariak Mundial honetan. Hirurek Espainiarekin jokatuko dute.
2011ko Eskubaloiko Munduko txapelketa abian jarri zen urtarrailaren 13an eta ez da euskal jokalaririk faltako txapelketa honetan. Hiru euskal jokalarik hartuko dute parte bertan.
Bartzelonako jokalaria den Iker Romero, Ciudad Realen ari den Julen Aginagalde eta BM Valladoliden jokatzen duen Eduardo Gurbindo ariko dira Munduko txapelketan. Hiru jokalari hauek Espainiako selekzioarekin jokatuko dute.