Itxi

kirolak

Lehen etapa

Matthew Gossek irabazi du Tour Down Underreko lehen etapa

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

HTCko txirrindularia izan da azkarrena esprintean. Goss bera da lehen liderra. Iñaki Isasi izan da euskal txirrindulari onena etapa zortzigarren postuan bukatuta.

HTC taldeko Matthew Gossek irabazi du Tour Down Underreko lehen etapa eta Goss bera da ondorioz lasterketako lehen liderra.

Lehen etapa Mawson Lakes-Angaston (138 kilometro) herrien artean burutu da eta irabazlea esprintean erabaki da. Azken metroetan Matthew Goss izan da azkarrena, Andre Greipelentzat izan da bigarren postua eta Robbie McEwen izan da hirugarrena.

Euskal txirrindulariek izan dute protagonismorik lehen etapa honetan. Eguneko ihesaldian sartu dira Euskaltel-Euskadiko Ion Izagirre eta Miguel Mínguez beste hiru txirrindularirekin batera; Mitchell Docker (Unisa), Simon Clarke (Astana) eta Mathieu Perget (AG2R). Ihesaldia, ordea, ez da helmugara iritsi HTC-High Road, Garmin-Cervélo, Omega Pharma-Lotto eta Sky esprinterren taldeak lan egin baitute ihesaldia behera botatzeko.

Azken sailkapenean izan dugun euskal txirrindulari onena Iñaki Isasi izan da. Euskalteleko txirrindulariak zortzigarren postuan bukatu du lehen etapa.

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

1 Matthew Harley GOSS (THR) 3:17:08
2 Andre GREIPEL (OLO) + 0
3 Robbie MCEWEN (RSH) + 0
4 Christopher SUTTON (SKY) + 0
5 Elia VIVIANI (LIQ) + 0
6 Romain FEILLU (VCD) + 0
7 Alessandro BALLAN (BMC) + 0
8 Iñaki ISASI FLORES (EUS) + 0
9 Jose Joaquin ROJAS GIL (MOV) + 0
10 Greg HENDERSON (SKY) + 0