Beste kirolak
Munduko Txapelketa
Ziklokrosa: Stybar, berriro ere munduko txapeldun
Erredakzioa
Sven Nys izan da bigarren eta Kevin Pauwelsek eskuartu du hirugarren postua
Zdenek Stybar txekiarra da berriro ziklokroseko munduko txapelduna. Gaur jokatu da Munduko Txapelketa Alemaniako Sankt Wendel herrian. Hoegi segundoko aldea atera dio bigarren izan den Sven Nys belgikarrari.
Podiumeko hirugarren tokia Kevin Pauwels belgikarrarentzat izan da. Irabazlearengandik minutu bat baino gehiagora iritsi da. Stybarrek bigarren urtez jarraian lortu du munduko txapelduna izatea iaz ere titulua lortu baitzuen. Txekiarra azpitxapeldun izan zen 2008ko eta 2009ko munduko txapelketetan.