Eskubaloia
16. jardunaldia
Asobal Liga: San Antoniok porrota jaso du etxean Valladoliden aurka
Erredakzioa
Nafarrek 28-31 galdu zuten. Arratek, bestalde, irabazi eta arnas pixka bat hartu du beheko postuetan.
Amaya Sport San Antoniok porrota jaso zuen etxean el Cuatro Rayas Valladoliden aurka (28-31) intentsitate handiko neurketan. Partidako aurreneko 30 minutuetan akats ugari egin zituen talde nafarrak eta bederatzi goleko desabantaila izatera iritsi zen (6-15).
Amaierara heltzeko hamar minutaren faltan partida berdindu zuen San Antoniok (23-23). Baina izugarrizko ahalegina egin ondoren, azkenean ezin izan zuen garaipena eskuratu.
Fitxa teknikoa:
28 - Amaya Sport San Antonio (10+18): Lucau (Ristanovic, ps), Vargas (-), Gedeon (1), Rasic (7,3p), Alberto (4), Urdiales (3,1p), Niko (3), Victor (2), Sevaljevic (2), Eloy (1), Humet (5), Crowley (-) eta Meoki (-).
31 - Cuatro Rayas Valladolid (15+16): Svensson (Sierra, ps), Asier Antonio (-), Tvedten (9,4p), Krivokapic (-), Fernandez (-), Joli (6,2p), Cutura (1), Delgado (-), Gurbindo (2), Romero (4), Perales (7), Bilbija (2) eta Rambo (-).
Markagailua bost minuturo: 2-1, 3-4, 5-5, 6-10, 6-15 eta 10-15 (atsedenaldia). 11-18, 15-20, 19-21, 22-23, 24-27 eta 28-31 (amaiera).
Arratek garrantzi handiko garaipena lortu du aurkari zuzena den Alcobendas mendean hartuta (25-24). Gipuzkoarrek puntuak batu eta arnas pixka bat hartu dute sailkapeneko beheko postuetan.
Fitxa teknikoa:
25 (16+9) Juventud Deportiva Arrate: Voncina (12 geldiketa), Sergio Cid (10, 3 p.), Petricheev (3), Beljanski (3), Berrios, Toki (1), Kurilenko (3) -hasierako taldeak- Moyu (p.s.), Iker Romero, Mikel Arrieta, Alzaga (2), Szabo (3) eta Petricevic.
24 (9+15) Alcobendas: Donderis (4 geldiketa), Castaño (5), Colón, De la Rubia (7, 2 p.), Muñoz (2), Rohaly, Novinsky -hasierako taldea- Malagon, Viedma del Monte, Prieto, Aparicio (1), Catalina (4), Selva, Tejon (1), Sebas (4).
Partzialak: 3-2, 4-5, 7-5, 9-6, 12-7, 16-9 (atsedenaldia) 18-10, 20-13, 21-15, 22-19, 23-19 eta 25-24.