Itxi

Eskubaloia

ASOBAL Liga

Cuenca-Amaya Sport, (28-24): San Antonio, makal azken txanpan

Erredakzioa

Etxeko taldea desabantailan egon da bigarren zatiko hamar minututan zehar.

Cuenca 2016 taldeak 28-24 irabazi dio Amaya Sport San Antoniori. Etxekoek garaipena lortu dute gogo eta nahi gehiago jarri baitiote norgehiagokari. Bigarren zatiko hamar minututan jokalari gutxiagorekin aritu ziren Cuencakoak.

Lehen zatia oso ona izan zen, ikusgarria eta berdindua. Atsedenaldira 14-12ko emaitzarekin iristi zen partida. Bigarren zatian San Antoniok ez zuen ondo jokatu eta galdu egin zuen (28-24).

Fitxa teknikoa:

28. CUENCA 2016 (14+14): Kappelin, Corzo (4, 2p), Rafa Lopez (4), David Mendoza (2), Da Costa (6), Pavan (8), Marco Gamuz (3), -hasierako taldea-, Sabonis (1), Markovic, Grosas eta Pedro Rodriguez.

24. AMAYA SPORT SAN ANTONIO (12+12): Lucau, Gedeon Guardiola (4), Niko (2), Vargas, Meoki (2), Santi Urdiales, Rasic (5,1p), Aguirrezabalaga (2), -hasierako taldea-, Ristanovic (p), Sevaljevic (3), Javier Borragan, Javier Munet (3), Víctor Alvarez (2) eta Eloy Gonzalez (1).