Itxi

kirolak

Sei partida

Bera Berak EHF Kopan jokatuko duen ligaxkako partidak eskainiko ditu EiTBk

EITB.EUS

Sei neurketa jokatuko ditu urtarrilaren 6tik otsailaren 10era bitartean, eta ETB4n (bost partida), ETB1en (partida bat) zein eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.

  • 2018/2019 denboraldiko EHF Kopako multzoen fasearen aurkezpena

    2018/2019 denboraldiko EHF Kopako multzoen fasearen aurkezpena

Super Amara Bera Berak EHF Kopako multzoen fasea jokatuko du urtarrilaren 6tik otsailaren 10era bitartean.

Talde donostiarra D multzoan dago kokatuta, Podravka Vegeta (Kroazia), Craiova (Errumania) eta Nykøbing Falster (Danimarka) taldeekin batera.

EiTBk Bera Beraren ligaxkako norgehiagoka guztiak eskainiko ditu: ETB4n (bost neurketa), ETB1en (neurketa bat) eta eitb.eus-en.

Imanol Alvarezen neskek etxetik kanpo abiatuko dute txapelketa; izan ere, urtarrilaren 6an Podravka Vegeta talde kroaziarraren aurka jokatuko dute, Kroazian.

Azpimarratzekoa da multzoen faseko bigarren jardunaldian (urtarrilak 12) Bera Berak irungo Artelekun, Bidasoaren kantxan, hartuko duela Craiova talde errumaniarra. Etxeko gainerako beste bi lehiak Donostiako Gasca kiroldegian izango dira.

 

Ligaxkako egutegia:

Urtarrilaren 6an, 18:00etan. Koprivnica (Kroazia) | (ETB4)

HC Podravka Vegeta - Super Amara Bera Bera

 

Urtarrilaren 12an, 18:00etan. Polideportivo Municipal Artaleku, Irun | (ETB4)

Super Amara Bera Bera - SCM Craiova

 

Urtarrilaren 19an, 15:00etan. Nykøbing (Danimarka) | (ETB4)

Nykøbing Falster Håndbold - Super Amara Bera Bera

 

Urtarrilaren 26an, 17:00etan. Josean Gasca kiroldegia | (ETB4)

Super Amara Bera Bera - Nykøbing Falster Håndbold

 

Otsailaren 03an, 12:00etan. Josean Gasca kiroldegia | (ETB1)

Super Amara Bera Bera - HC Podravka Vegeta

 

Urtarrilaren 10ean, 17:00etan. Craiova (Errumania) | (ETB4)

SCM Craiova - Super Amara Bera Bera