Eskubaloia
Errege Kopa
Amaya Sport-Ciudad Real, (30-36): San Antonio, Kopatik at
Erredakzioa
Final-laurdenetan galdu du talde nafarrak. Lehen zatian erabakita geratu zen norgehiagoka.
Partida erabakita geratu zen lehen zatian. Atsedenaldira zortzi goleko desabantailarekin iritsi zen talde nafarra (12-20) eta bigarren zatian ezinezkoa izan zitzaien markagailuari buelta ematea.
Fitxa teknikoa:
30 - Amaya Sport San Antonio: Lucau, Alberto Aguirrezabalaga (2), Eloy Gonzalez (4), Gedeon Guardiola (2), Vargas, Sevaljevic (5,2p), Santi Urdiales (3), Ristanovic (oa), Mindegia (1), Borragan (1), Rasic (2), Víctor Alvarez (5), Meoki (3) eta Crowley (2).
36 - Renovalia Ciudad Real: Sterbik, Källman (6), Jurkiewicz (6), Chema Rodriguez (1), Lazarov (7), Julen Aginagalde (3), Abalo (3), Hombrados (oa), Viran Morros (1), Isaias Guardiola (2), Cañellas (4), García Parrondo (2p), Davis eta Shevelev (1).
Markagailua bost minuturo: 3-3, 3-6, 7-10, 7-14, 10-17, 12-20 (atsedenaldia); 15-23, 18-25, 22-29, 24-32, 27-34 eta 30-36.