Itxi

kirolak

Kiroljokoa

Athletic, faborito nagusia derbiaren apustuetan

Erredakzioa

Kiroljokoako apustularien %57ak bizkaitarren garaipena aurreikusten duSan Mamesen jokatuko den derbian. %17ak bakarrik uste du Realak lehen itzulian Anoetan lortutako garaipena errepikatuko duela.

San Mameseko derbiaren giroa gero eta gehiago igartzen ari da Athletic eta Realeko zaleen artean eta honek ere bere islada du partidu honen inguruan Kiroljokoan egiten ari diren apustuetan. Momentuz, Athleticen zaletu gehiago dira bere taldearen alde apustu egiten ari direnak, beraz, iragarpenen arabera Caparrosen mutilak erabat faborito dira, irabazteko %57ko aukerekin. %17ak Realaren garaipenaren alde egiten du eta %26ak berdinketa egongo dela uste du.

Portzentai hauek zaletuek apustu egiten dutenaren arabera aldatzen dira, beraz, astea igaro ahala, ikusiko dugu zaletu zurigorriak diren bere taldean konfidantza handiagoa dutenak, edo, aldiz, Realaren garaipenaren aldeko apustuek gora egiten duten.


Anoetako 2-0ekoa errepikatuko da?

Kiroljokoak hainbat apustu aukera eskaintzen ditu larunbateko derbirako eta arrakastatsuenetako bat partiduko emaitza zehatza asmatzea da. Gertueneko emaitza Anoetako 2-0ekoa da, beraz, zaletuek honako apustua egin ahal izango dute: markagailu hori San Mamesen errepikatuko den, Athleticen errebantxarako, ala Realak lehen itzulian lortutako emaitza hori errepikatuko duen.