Motorra
BAT FORMULA
Pedro de la Rosa HRTko pilotua izango da datorren bi denboraldietan
ERREDAKZIOA
Pedro Martinez de la Rosa HRTko pilotua izango da Bat Formulako munduko txapelketako hurrengo bi denboraldietan.
-
Pedro de la Rosa. Argazkia: EFE.
40 urteko pilotu katalanak datorren urtarriletik HRT taldearekin bat egingo du, McLaren Mercedesek eman dion bultzadari esker. McLarenen erreserba pilotu bezala aritu da denboraldi honetan zehar.
HRT F1 Team taldea 2012. urteko denboraldirako aurrapauso garrantzitsuak egiten ari da. Sede eta teknikari berriak aurkeztu ostean, de la Rosarekin urrats handia eman du.
Pedro Martinez de la Rosak Bat Formulako 85 sari nagusitan parte hartu du eta bigarren postua izan da bere emaitzarik onena. Arrows, Jaguar, McLaren eta Sauber taldeetan ere aritu da pilotu lanetan.