Beste kirolak
Bilboko IV Mastersa
Verdasco eta Granollers, Raonic eta Robredo lesionatuen ordez
ERREDAKZIOA
Fernando Verdascok eta Marcel Granollersek, Milos Raonic kanadiarra eta Tommy Robredo ordezkatuko dituzte Bilboko IV Mastersean.
-
Fernando Verdasco. Argazkia: EFE.
Final-laurdenetako zozketa egin aurretik jakinarazi dute Bilboko Masterseko antolatzaileek Fernando Verdasko eta Marcel Granollersen parte hartzea. Mastersa ostiraleko 15:00etan hasiko da Nicolas Almagro eta Marc Fornellen arteko neurketarekin. Ondoren, Verdasco Gilles Simon frantziarraren aurka arituko da.
18:00ak inguruan Feliciano Lopez eta Granollersen arteko norgehiagoka hasiko da eta jardunaldia David Ferreren partidarekin bukatuko da.
Antolatzaileen ustez, pena bat izan da Raoni eta Robredoren parte hartu ezina, baina "konponbide bikaina" lortu dutela diote. "Copa Davisa irabazi duten boskotearen %80a" Bilbon egongo dela nabarmendu dute. Hau da, Ferrer, Lopez, Granollers eta Verdasco; denak Rafael Nadal izan ezik.