Itxi

kirolak

San Silvestre

Anuar Dabadek irabazi du hirugarren aldiz Vallecaseko San Silvestrea

ERREDAKZIOA

Anuar Dabad marrokiarra izan da lehenengoa Vallecaseko helmuga zeharkatzen. Lasterketa irabazten duen hirugarren aldia da.

  • San Silvestreko korrikalariak. Argazkia: EFE.

    San Silvestreko korrikalariak. Argazkia: EFE.

Anuar Dabad marrokiarra hasieratik gailendu da eta aurreneko postuan joan da lasterkeko 10 kilometroetan. Vallecaseko San Silvestrea irabazten duen hirugarren urtea da.

Joan den urtean ezarri zuen Anuar Dabadek Vallecaseko San Silvestreko errekorra, kronometroa 29:21an geldituz.

Bigarren lekuan, iaz bezala, Juan Antonio Cuadrillero madrildarra gelditu da. Podiumera igo den azken korrikalaria Javier Ramirez de Arellano izan da.

Aurtengo edizioan 38.000 korrikalarik hartu dute parte.