Itxi

Beste kirolak

Ziklo-krosa

Murgoitio bigarren sailkatu da Espainiako txapelketan

Erredakzioa

Aketza Peña laugarren sartu da helmugan eta Javier Ruiz de Larrinagak zortzigarren amaitu du. Arabarrak arazo bat izan du atzeko gurpilean eta proba oinez amaitu behar izan du.

00:29
Murgoitio bigarren izan da Espainiako ziklokros txapelketan
Egoitz Murgoitio bigarren sailkatu da Espainiako ziklo-kros txapelketan. Isaac Suarez Kantabriako txirrindularia nagusitu da gaur Gandian. Euskal txirrindularia sprintean menderatu du kantabriarrak. Sergio Mantecon murtziarra hirugarren izan da. Bestalde, Aketza Peña euskal txirrindularia laugarren sailkatu da.

32 urteko Suarez 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun izan zen 2001ean, eta sei urte jarraian podiuma zapaldu du. Zilarrezko hiru domina eta brontzezko beste hiru eskuratu ditu Suarezek.

Javier Ruiz de Larrinaga eta Jose Antonio Hermida azken bost urteetako irabazleek arazoak izan dituzte lasterketan. Arabarrak arazo bat izan du atzeko gupilean eta oinez amaitu behar izan du proba. Hermida erori egin da eta bere bizikletak kalteak izan ditu.