Binakakoa
Aurkezpena
Titin eta Merino, aurten ere elkarrekin
Xala-Barriola eta Irujo-Zabaleta bikoteak ere azpimarratzekoak dira. Finala 2013ko apirilaren 28rako aurreikusita dago.
Gaur aurkeztu dute, Zarautzen dagoen Karlos Arguiñano Hotela Jatetxean, 2013ko Binakako Txapelketa. Bertan, parte-hartuko duten pilotariak izan dira, baita enpresen ordezkariak ere. Ekitaldian bikoteak, txapelketako sistema eta partiden egutegia jakitera eman dute. Finala 2013ko apirilaren 28rako aurreikusita dago.
Aspeko bikoteak: Juan Martinez de Irujo-Zabaleta, González-Zubieta, Xala-Barriola eta Titin III-Merino II.
Asegarcekoak: Bengoetxea VI-Beroiz, Berasaluze VIII-Albisu, Olaizola II-Ibai Zabala eta Arretxe II-Begino.
Beraz, Titin eta Merino iazko irabazleak elkarrekin arituko dira aurten ere. Azpimarratzekoak dira ere Xala-Barriola eta Irujo-Zabaleta bikoteak. Beste nobedade bat, Ibai Zabalaren parte-hartzea.
Final-laurdenetako ligaxkaren aurreneko jardunaldia asteburu honetan jokatuko da
Ostiralean, 21ean, Najeran : Xala-Barriola / Arretxe II Begino (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en)
Larunbatean, 22an,Iruñean: Gonzalez-Zubieta / Irujo-Zabaleta
Igandean, 23an. Bilbon: Berasaluze VII-Albisu / Bengoetxea VI-Beroiz (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en)
Asteartean 25ean, Eibarren: Olaizola II-Ibai Zabala / Titin-Merino