Binakakoa
16-22, Astelenan
Bengoetxeak eta Beroizek lider jarraitzen dute, Xala lesionatu ondoren
Erredakzioa
Lekuineko aurrelariak min hartu du, eta Asegarceko bikoteak garaipena eskuratu du. Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Beroizek jokatu dituzten bost neurketak irabazi dituzte.
Yves Xalak neurketa utzi behar izan du, lesionatuta, eta Bengoetxea VI.ak eta Beroizek 2013ko Binakako Txapelketako bosgarren garaipena lortu dute (16-22). Iparraldeko aurrelaria eta Abel Barriola 16-15 markagailuan goitik izan dira, baina Xalak hankan min hartu du, eta partida uztea erabaki du. Asegarcekoek lider jarraitzen dute, porrotik ezagutu gabe.
Aurrelariak partidako protagonistak izan dira aurreneko tantoetan, Begoetxea VI.ak eta Xalak kalitate handiko pilotakadak eman baititutze. Hala ere, Leitzako aurrelaria, pixkanaka, nagusitzen joan da Astelenan, eta Asegarcekoek 1-6koa lortu dute.
Yves Xalak eta Abel Barriolak akats argiak egin dituzte, eta urdinek markagailuan aldea handitzeko abagunea ederki aprobetxatu dute (2-8). Oinatz Bengoetxea eroso egon da kantxan, eta tantoak bikain bukatu ditu (2-10). Aspeko bikotea ezinean aritu da, baina tanto garrantzitsuak lortu dite (7-13).
Xalak eta Barriolak 10-0eko partzial ikusgarria eskuratu dute, eta norgehiagoka berdintzea lortu dute. Iparraldeko aurrelariak pilotakada bikainak eman ditu, eta gorriek 14-13koa jarri dute. 14-14koaren ostean Aspeko bikoteak bi tanto garrantzitsu egin dite, baina Bengoetxeak 16-15ekoa jarri du.
Lekuineko aurrelaria aldageletara joan da, minduta, eta kantxara bueltatu denean, ezin izan du partida jarraitu. Horrela, garaipena Oinatz Bnegoetxeak eta Beroizek lortu dute (16-22).