Binakakoa
Partida garrantzitsuak
Hamargarren jardunaldiko ordutegiak eta pilotalekuak
Erredakzioa
ETB-1ek eta eitb.com-ek, zuzenean eskainiko dituzte Titin III-Merino II vs. Xala-Barriola (ostiralean) eta Olaizola II-Zabala vs. Berasaluze VIII-Albisu (igandean).
-
Ogeta pilotalekua. Argazkia: EiTB
Binakako Txapelketako 10. jardunaldia:
Ostiralean, otsailaren 22an, Titin III.ak eta Merino II.ak, Xalaren eta Barriolaren aurka jokayuko dute Donibane Garaziko Garat pilotalekuan, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, 20:00etatik aurrera.
Larunbatean, otsailaren 23an, Arretxe II-Begino bikoteak Ezkurdiaren eta Zubietaren aurka jokatuko du Irruñeko Labrit pilotalekuan, 17:00etan.
Bengoetxea VI-Beroiz vs. Martinez de Irujo-Zabaleta norgehiagoka ere larunbatean jokatuko da, Gazteizko Ogeta pilotalekuan (17:15ean).
Igandean, otsailaren 24an, Olaizola II-Zabala bikotea Pablo Berasaluzeren eta Jon Ander Albisuren kontra arituko da, Eibarko Astelenan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en.