Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Eibartik

Bengoetxea VI.ak eta Beroizek garaipenarekin hasi dituzte finalerdiak

Erredakzioa

Berasaluze II.ak eta Albisuk ezin izan dute neurketa erabat irauli (17-22), eta partida ikusgarria irabazi du Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak.

3:51

Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak finalerdietako lehenengo garaipena lortu du Eibarko Astelena pilotalekuan, Berasaluze II.a eta Albisuren kontrako neurketan (17-22). Hasierako neurketa irabazita, urrats garrantzitsua eman dute Bengoetxea VI.ak eta Beroizek finalari begira.

Pablo Berasaluzek egin du lehenengo tantoa, baina laster ireki dute aldea urdinek. Bengoetxea VI-Beroiz bikotearen aldeko tartea gero eta handiago egin da. Urdinek jokoan erakutsitako sendotasunak 8-16ra bidali du markagailua. Oinatz Bengoetxea eta Pablo Berasaluze ondo aritu dira aurrean, baina atzean Mikel Beroizek baino ez du espero genezakeen maila erakutsi.

Neurketaren erdialdean, Berasaluzek urdinen aldeko 0-7ko partziala apurtu du. Ordura arte, aurrelariek zenbaki berdintsuak zituzten eginak. Momentu horretatik aurrera, Pabloren parte hartzea handitu egin da, eta gorrien aldeko 6-0ko partziala egin du aurrelariak. Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak urduri jarri dira momentu horretan (sakez falta egin du Oinatzek), eta une oro markagailuaren aurretik mantendu diren arren, berdindu egin da partida.

Azkenean, Albisuk galdutako 10 pilotak gehiegi izan dira Berasaluze II.arentzat, eta 17 tantotan geratu dira gorriak. Mikel Beroizen konfiantzak Bengoetxea VI.aren jokoa berpiztu eta finalerdietako lehendabiziko puntua irabazi dute urdinek.