Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

7. jardunaldia

Bengoetxea VI.a eta Zabala, nagusi Idiazabalen (19-22)

Erredakzioa

Leitzako aurrelaria eta Bizkaiko atzelaria garaiz suspertu dira, eta markagailua irauli dute, Berasaluzeren eta Albisuren aurka (19-22).

  • Bengoetxea eta Zabala. Argazkia: EiTB

    Bengoetxea eta Zabala. Argazkia: EiTB

Oinatz Bengoetxeak eta Ibai Zabalak garaipen garrantzitsua lortu dute Berasaluze II-Albisu bikotearen kontra (19-22), Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldian. Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk aise agindu dute Idiazabaleko pilotalekuan, baina urdinak esnatu egin dira, eta markagailua irauli dute.

Norgehiagoka oso orekatuta hasi da (3-3), baina gorriek hiru puntuko aldea hartu dute (6-3). Bengoetxea VI.ak eta Zabalak 6-6koa jartzea lortu dute, baina Berasaluze eta Albisu gehiago izan dira (10-6).

Bizkaiko aurrelariak eta Gipuzkoako atzelariak erraz jokatu dute (13-7), eta urdinak ezinean aritu dira (15-7). Berasaluzek eta Albisuk gustura jokatu dute, baina Leitzako aurrelaria eta Bizkaiko atzelaria suspertzen hasi dira.

Bengoetxea VI.ak eta Zabalak 17-17koa jarri dute markagailuan, baina gorriak berriz ere aurreratu dira (19-17). Hala ere, 19-19koaren ostean Berasaluzek akats erabakigarria egin du, eta urdinek garaipena lortu dute (19-22).