Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Labriten

Barriolak ez du larunbatean jokatuko

Erredakzioa

Leitzakoak ez du oraindik eskuko mina gainditu, eta Xabier Tolosa gaztea izango da Irujoren bikotekidea.

  • Barriola eta Irujo. Argazkia: EITB

    Barriola eta Irujo. Argazkia: EITB

Olaizolak, Aretxabaletak, Irujok eta Barriolak larunbateko Binakakorako partida materiala aukeratu dute goizean, eta albistea azken honek utzi du. Leitzakoa baja izango da, ez baitu oraindik eskuko mina gainditu.

Orain arte, Ceciliok bete izan du Barriolaren tokia, baina errioxarra ere eskuetako minarekin dabil, eta beraz, Xabier Tolosa gaztea izango da Irujoren bikotekidea.

Gipuzkoarrak 18 urte besterik ez du. Egia da, bikote biak, Olaizola-Aretxabaleta / Irujo-Barriola, finalerdietan daudela dagoeneko, baina faboritoen arteko partidan ohorea ere badago jokoan.

Jardunaldi osoa