Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdiak

Garaipen erraza lortu dute Olaizola II.ak eta Aretxabaletak (22-8)

Erredakzioa

Goizuetako jaun eta jabe aritu da, eta Lasak eta Barriolak ezin izan dute haren jokoa geldiarazteko ezer egin

  • Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta. Argazkia: EITB

    Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta. Argazkia: EITB

Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak aurreneko puntua eskuratu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan. Bikoteak erraz gainditu ditu Aritz Lasa eta Abel Barriola Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatutako neurketan.

Olaizola II.a izan da partidako onena. Goizuetako jaun eta jabe aritu da, eta urdinek ezin izan dute haren jokoa geldiarazteko ezer egin. Lasa azken tantoetan suspertu da, baina ez dira markagailuari buelta emateko gai izan.

Igande honetan zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek Xala-Zubieta / Urrutikoetxea-Beroiz partida (17:00etatik aurrera).