Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalaurrekoak

Olaizola eta Aretxabaleta eskuz binakako txapelketako finalean

Erredakzioa

Olaizola II-Aretxabaleta22-Xala-Zubieta 3. Erakustaldia Asegarceko pilotariek eman dutena.Bikain Markinako atzelaria eta n hobeto Goizuetako aurrelaria. Galtzileek inongo aukerarik ez dute izan.

1:27

Olaizola II.ak-Aretxabaletak- 22-Xalak eta Zubietak 3.

Xehatu ikusgarria eman diete Asegarceko pilotariek Aspekoei.Lehendabiziko tantoa Aimarrek galdu du, partida osoan galdu duen bakarra, baina handik aurrera Aimar aurrean eta Aretxabaleta atzean jaun eta jabe izan dira.

Partida oso laburra izan da, 300 piliotakadara iritsi gabe ia berrogei minutuan, eta inongo emoziorik gabea, Gaurkoaren ondorioz Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta hilaren 27ko finalerako sailkatu dira.

Xalak eta Zubietak berriz datorren igandean neurtuko dituzte indarrak Irujo eta Barriolarekin.Garaileak finalean izango dira.